Erromeria antolatu dute Uliako Mintegietan
Hainbat herritar, Uliako Mintegietan.Oier Arribas Intxaurrondo Zaharreko jai batzordeak udaberriko erromeria antolatu du aurten ere Uliako Mintegietako parkean. Larunbatean izango da (hilak 24), eta egitarau zabala prestatu dute.
10:00etan, Intxhaurgunea egitasmoaren eskutik, haurrentzako jolasak antolatu dituzte. 12:00etan, trikipoteoa abiatuko dute Zulo Zahar elkartetik eta 14:30ean bazkalduko dute —paella helduentzat eta makarroiak haurrentzat—. Era berean, bazkalaurretik zein ostean, Revolutionary Brothers DJ-ak arituko dira musika jartzen. Bazkarirako txartelak Zulo Zahar elkartean, Erdikoa tabernan eta Artatxiki dendan eskuratu daitezke.



