Etxebizitza tasatuen ordenantzari buruzko bilera irekia, ostegunean
Udaletxeko udalbatza aretoan aurrera eramango dute, 18:30ean hasita

Udalak etxebizitza tasatuen ordenantzari buruzko bilera irekia egingo du, herritarren horren berri emateko. Ostegunean, hilak 22, 18:30ean hasita, aurrera eramango dute udaletxeko udalbatza aretoan, Alderdi Ederretik sartuta.
Saioan, udal etxebizitza tasatuak arautzen dituen udal ordenantza aldatzeko proposamena azalduko dute arduradun politikoek eta teknikariek. Gaia azaldu ondoren, bertaratzen diren herritarrek galderak egiteko aukera izango dute.