Jai giro ederrean hasi dute Euskaraldia Donostiako hainbat auzotan asteburuan
Trinitate plazan dantzan ibili dira asteburuan, Euskaraldiko Parte Zaharreko egitarauaren barruan.Donostiako Euskaraldia Pasa den ostegunean hasi zen laugarren Euskaraldia, eta hilaren 25era arte, euskararen erabilera sustatzeko ariketa sozial erraldoia garatzen arituko dira milaka euskal herritar. Donostian, auzo gehienetan askotariko jarduerez disfrutatu ahal izan dute asteburu honetan herritarrek: dantzaldiak, bertso musikatuak, barre-poteoa, ikastaroak, eta abar.
Hain zuzen ere, auzoetako jarduera horietako batzuek argazki bilduma bat eta bideo bat ikus ditzakezue. Era berean, ez ahaztu gure Euskaraldiko atal berezian informazio guztia aurkituko duzuela, tartean, auzoz auzoko eta egunez eguneko egitaraua.


