Lara Gonzalezek kontratua berritu du Ibaeta Basketekin

Lara Gonzalez joko antolatzaileak beste denboraldi baterako berritu du kontratua Ibaeta Basketekin, eta talde donostiarreko jokalari garrantzitsuenetako bat izaten jarraituko du.
Gonzalez Ibaeta Basketen harrobiko jokalaria da, eta klub donostiarrarekin egin zuen debuta maila gorenean: “Bere lana, grina, ahalegina, konpromisoa eta elkartasuna dira bere nortasun ezaugarriak, bai eta kolore hauekiko eta kamiseta honekiko duen sentimendua ere”, nabarmendu du klubak.