Malandain Ballet Biarritzek eta Viktoria Eugenia antzokiak lankidetza hitzarmena berritu dute

Malandain Ballet Biarritz konpainiak eta Donostiako Viktoria Eugenia antzokiak euren arteko helburuen eta bitartekoen lankidetza hitzarmena berritu dute, hiru urterako Hitzarmenak Ballet T kultur lankidetzako proiektua hartzen du bere gain lankidetzak, 2007tik Euskal Herrian garatzen ari direna. Maider Arostegi Miarritzeko alkateak eta Eneko Goia Donostiako alkateak sinatu zuten hitzarmena, ostiralean.
Hurrengo hiru urteetan, Ballet T proiektuko helburuak betetzeko asmoarekin, “jarraipena izango dute bi hirien arteko errepertorio komuna sortzera bideratutako jarduerak, publikoen garapenerako sentsibilizazio eta bitartekaritza programaren hedapenak eta Euskal Herriaren ospeari egindako ekarpenak”, azaldu dutenez.