UdaFest ospakizun zikloa abiatuko dute Zubietan, ikasturtea agurtzeko

Zubietako eskolako guraso elkarteak UdaFest ospakizun zikloa antolatu du aurten ere, 2024-2025eko ikasturtea agurtzeko. Ekainera bitarte egingo dute UdaFest, eta lehen jarduerak gaur bertan izango dira, hilak 20, Eskulanen Egunaren bueltan. Jarraian, egitarau osoa ikus dezakezue (jarduera guztiak Zubietako plazan izango dira):
Maiatzak 20:
- 16:45. Eskulanen Eguna: serigrafia tailerra. Ekarri kamiseta edo serigrafiatu nahi duzuena. Kolorea: magenta. Henna eskuetan, loreontzi margotzea.
Maiatzak 21, Zubietako herri krosa (sorpresak egongo dira):
- 17:00. HH.
- 17:10. LH1-2.
- 17:20. LH 3-4.
- 17:35. LH 5-6.
- 17:50. Helduak.
Maiatzak 23, Euskaraldiaren amaiera:
- 16:45. Herri kirolen ginkana.
- 18:15. Erromeria.
Ekainak 6, amaiera festa
- 16:45. Antzerkia.
- 17:15. Zezentxo Bustiblai
- 18:15. Pintxo lehiaketa eta tortilla patata lehiaketa.
- 19:30. Euskal dantza emanaldia.
- Ondoren, afari-merienda eta Zubieta talentu bila!