Bizikleta lapurretei buruzko jardunaldia antolatu du Ziklotekak
Gladys Enea parkeko Ingurumen Baliabideen Etxean gauzatuko dute jardueran, bizikleta partikularren lapurretari buruzko azterketa bat aurkeztu eta gaiari buruz gogoeta egingo dute.

Cristina Enea Fundazioak eta aldundiaren Iraunkortasun departamentuak bultzatutako Ziklotekak —Bizikletaren Dokumentazio Zentroa— antolatuta, Bizikleta partikularrak ostea, saihestu beharreko hiri fenomenoa jardunaldi teknikoa aurrera eramango dute astelehenean, hilak 26, Gladys Enea parkeko Ingurumen Baliabideen Etxean.
Bertan, Ziklotekaren argitalpen bildumaren barruko Bizikleta partikularrak ostea Espainian azterlana aurkeztuko dute Esther Anaya eta Jenny Douch adituek. Edukia ezagutarazteaz gain, fenomeno honetan sakondu eta aurre hartzeko bideei buruz hausnartzeko aukera izango da.
Egitaraua:
- 12:00etan. Ongietorria eta irekiera instituzionala. Ingurumen zinegotzi Iñigo Garcia, Jasangarritasun diputatu Jose Ignacio Asensio eta Bizikletaren bulegoko koordinatzaile Sheila Ferrer.
- 12:30ean. Bizikleta partikularren osteei buruzko azterketaren aurkezpena, Esther Anaya eta Jenny Douch egileak.
- 13:30ean. Atsedenaldia jatekoarekin eta elkarrizketarako espazioa. Fenomeno hau eta haren kasuistikak ezagutzen dituzten pertsonekin hitz egiteko tartea, bizikleta lapurretak prebenitzeko hainbat jarduera ildo partekatu eta kontrastatzeko. Partaideak: Kalapie elkarteko Julen Izagirre, Donostiako Udaleko udaltzain Josu Garcia , BiciRegistroko kide —Red de Ciudades y Territorios por la Bicicleta— Silvia Casorran eta Nacho Junoy, eta Gasteizko Udaleko Juan Carlos Escudero.
- Jarraian, ordubete inguruko ibilaldia, oinez, Fermin Echarte mugikortasun teknikariak lagunduta, bizikletentzako aparkaleku seguruak, bizikleta azpiegiturak eta hiri espazioaren tratamendua ezagutzeko. Norteko geltokian amaituko da.