Matxura baten ondorioz, ur mozketak egingo dituzte zenbait auzotan
Amara, Erdialdea, Morlans, Loiolako Erribera eta Parte Zaharrari eragingo die, gaur 23:00etatik bihar 05:00etara bitartean.

Udalak ohar batean jakinarazi duenez, ur horniduraren hodi nagusian matxura bat dago. Horren ondorioz, ur mozketak egingo dituzte eta uraren presioan eragina nabarituko dute Amara, Erdialdea, Morlans, Loiolako Erribera eta Parte Zaharrean. Gorabeherak gaur, 23:00etatik, bihar, 05:00etara artean izango dira.