'Zure hiria zaintzen' programak etorkizuneko Donostia marraztu duten haurrak saritu ditu
Aurten, Amara Berri, Ikasbide eta Katalin Erauso ikastetxeetako 360 haurrek parte hartu dute.

Zure hiria zaintzen programaren sari banaketa egin zuten atzo Reale Arenako auditoriumean eta bertan izan ziren marrazki lehiaketako saridunak eta antolaketan parte hartu duten eragileak. Besteak beste, Eneko Goia alkatea, Hezkuntza eta Gazteria zinegotzi Iñigo Garcia, Chillida Lekuko garapen zuzendari Mikel Chillida, Arcco merkataritza guneko kudeatzaile Arantxa Julian eta Real Sociedad Fundazioko kide Ainara Muga.
Aurten, Amara Berri auzoko 360 ikaslek parte hartu dute, Amara Berri, Ikasbide eta Katalin Erauso ikastetxeetako LH5 eta LH6 mailetakoak. Hiru lan saritu dituzte. Edukiari saria, Amara Berri eskolako Sara Romok jaso du; Lan artistikoari saria, beriz, Ikasbide ikastolako Martina Landache Gaboak, eta Leloari saria, Amara Berri eskolako Maddi Sarobek. Hautatutako lanen egileak parte diren ikasgeletako ikaskide guztiek jaso dute saria Real Sociedad Fundazioaren auditorioan atzo egindako sari banaketan.
Aurten, 360 ikaslek parte hartu dute, Amara Berri auzokoak, LH5 eta LH6 mailetakoak, hain zuzen ere. Parte hartu duten ikastetxeak hauek izan dira: Amara Berri, Ikasbide eta Katalin Erauso. Bi fasetan aurrera eraman dute, lehenik, udaleko Hezkuntza atalak prestatutako unitate didaktikoa landu dute eta horretatik abiatuta, bisita gidatua egin dute udaletxean. Ondoren, ikasitakoa oinarri hartuta, ikasleek egindako marrazkien lehiaketa antolatu dute. Amara Berri eta Ikasbide ikastetxetako ikasleen lanak hilaren 25era arte ikusgai daude Arccon.
Garciak adierazi zuenez, programaren bidez, hiriko txikienek betetzen duten “funtsezko zeregina” nabarmendu nahi dute, izan ere, “beren begirada garbi, bitxi eta kritikoarekin, hiria ikuspegi berrietatik ulertzen” laguntzen baitiete eta gogorarazi, hiriaren etorkizuna beren eskuetatik ere pasatzen dela. Proiektuaren bidez, ikasleek beren hiria, erakundeak, historia eta balioak hobeto ezagut ditzaten du xede, haien parte hartze aktiboa eta arduratsua sustatuz. “Ziur gaude haurrek hiria norberarena dela sentitzen dutenean hiria zaindu, errespetatu eta eraldatu egiten dutela”, berretsi zuen zinegotziak.