Astebururako plan bila?
Danny del Toro (harmonika) eta Fede Aguado (gitarra eta ahotsa) blues bikoteak hainbat kontzertu emango ditu Donostian asteburuan. Asteburura begirako plan bila al zabiltza? Gure agendan Donostiako kultur eta aisialdi ekitaldi aukeraketa zabala aurkituko duzu, baina ez ahaztu, alde batetik, Euskaraldi bete-betean gaudela, eta, beraz, askotariko jarduerez disfrutatzeko parada izango duzula asteburuan; hemen daukazue egitaraua. Horrez gain, jarraian, egun bakoitzeko proposamen bat egingo dizugu jarraian.
Ostiralean (hilak 23), Poltsiko Antzerkiaren Jaialdiaren festa egingo dute Convent Garden tabernan, eta Gurutze Beitiaren Yo y mis circunstancias eta Antton Telleriaren Ninini ikuskizunaren emanaldia egingo dute, 19:30ean (gonbidapenarekin).
Larunbatean (hilak 24), plan berezi bat proposatuko dizuegu: esperantoaren hastapenei buruzko hitzaldia. CNTren egoitzan antolatu dute, Amara Berriko Olaeta plazan, 17:00etan.
Azkenik, igandean (hilak 25), Añarbeko urtegia, Donostia urez hornitzen duena, gertutik ezagutzeko aukera egongo da: Cristina Enea Fundazioak antolatu du urtegira irteera; webgunean izena eman behar da eta 5 euroko fidantza ordaindu.
Bonus track: Fede Aguado eta Danny del Toro blues bikote madrildarrak bira txiki bat egingo asteburu honetan Gipuzkoan, Donostian hainbat kontzertu eskainita: ostiralean, Groseko J Jauregi jatetxean joko dute (18:30); larunbatean, Egiako Cactus tabernan (12:30) eta, igandean, Loiolako Sardexka tabernan eguerdian (12:30) eta Intxaurrondoko Bilindo tabernan arratsaldean (18:30).


