Euskal Herriko Unibertsitateak EHU siglak erabiliko ditu aurrerantzean, UPV/EHUren ordez

Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) gaztelaniazko siglak kenduko ditu bere markatik, eta EHUko euskarazko siglekin bakarrik izendatuko da, unibertsitateak jakinarazi duenez. Eduardo Txillidak sortutako ikurrak jarraituko du irudi nagusi izaten.
Errektoretza taldeak unibertsitatearen marka berria aurkeztuko du ostegun honetan Gobernu Kontseiluan. Hartutako erabakiak helburu bikoitza dauka, EHUk azaldu duenez. Batetik, unibertsitatearen irudia berritzea eta aro digitalera egokitzea, erraztea eta unibertsitatearen ikurrari garrantzia gehiago ematea, Euskal Herriko Unibertsitatearen oinarria hobeto isla dadin eta are identifikagarriagoa izan dadin.
Eta bestalde, nomenklatura bikoitzak dakarren arazoari konponbidea ematea; batez ere, saihestuko duelako EHU Valentziako UPVrekin (Universidad Politecnica de Valencia) nahastea. “Era berean, eta ikuspegi teknikoago batetik, izena sinplifikatzeak eta zehar-marra alboratzeak indexazio akademikoa erraztu dezake”, azaldu dute.
Marka berria ekainean aurkeztuko dute Txillida Lekun.