Bidebietako bizilagunek lehentasuna izango dute auzoko Mercadona berrian lanpostu bat eskuratzeko

Bidebietako Bideak auzo elkarteak akordio bat egin du auzoan irekiko duten Mercadona supermerkatuarekin. Akordio horren arabera, auzoko bizilagunek lehentasuna izango dute supermerkatuak eskainiko dituen 65 lanpostuetako bat eskuratzeko, Bideak auzo elkarteak bere Instagrameko kontuan jakinarazi duenez. Hala ere, Mercadonaren ohiko politika da tokian tokiko herritarrei lehentasuna ematea.
Kontratuak asteko 15, 30 edo 40 ordukoak izango dira, eta ez da beharrezkoa izango aurretiko esperientzia. Izan ere, valentziar jatorria duen supermerkatuak formakuntza saioak eskainiko dizkie langile berriei, eta saio horiek ordainduak izango dira.
Lan eskaintzan izena ematea esteka honen bidez egin dezakete interesa dutenek.