Donostiarren artean, Sara Alonso da Zegama-Aizkorri irabazteko lasterkari faboritoa
Hamabi donostiarrek hartuko dute parte igandean Zegama-Aizkorri lasterketan.

Hamabi donostiarrek hartuko dute parte igandean Zegama-Aizkorri lasterketan. Sara Alonsok hamar zenbakia eramango du dortsalean, eta bera da lasterketa irabazteko Donostiako hautagai faboritoa. Japoniako Kobe Trail irabazi eta Txinan laugarren izan ondoren, korrikalariak podiumera igo nahi du Zegaman.
Gainerako donostiarrei dagokienez, Ibon Cebas de Blas (186 dortsala), Kristian del Barrio Delgado (203 dortsala), Aitor Diaz de Cerio (207 dortsala), Unai Escribano Aranbarri (226 dortsala), Aritz Estevez Gonzalez (231 dortsala), Kimetz Galarraga Lopez (250 dortsala), Jon Ganuza Jimenez (254 dortsala), Lartaun Rodriguez (453 dortsala), Oinatz Sagastibeltza (471 dortsala), David Vicente (526 dortsala) eta Sergio Villar Hernandez (528 dortsala) korrikalariek hartuko dute parte aurtengo Zegama-Aizkorri lasterketan.
Lasterketa Zegamako frontoian hasiko da 09:00etan eta helmuga zortzi ordu beranduago itxiko dute, 17:00etan.