Amarako eguna ospatu dute, Euskaraldiaren barruan
Kalejira egin zuten atzo Amaran, Euskaraldiaren egitarauaren barruan.Asier Gonzalez de San Pedro Euskaraldia amaitzen ari da pixkanaka, baina nabari da azken unera arte topera aprobetxatzeko gogoa dagoela Donostian. Atzo arratsaldean, Amarako eguna egin zuten Euskaraldiaren barruan, eta auzotar asko batu ziren Easo plaza txikian.
16:30etik aurrera, txapa tailera, txokolate jana, euskal dantzak eta kalejira egin zituzten bertan, eta ostiral arratsaldea girotzeko aprobetxatu zuten plana askok, argazkietan ikus daitekeen moduan.


