Bi gizon atxilotu dituzte Amara Berrin lapurtutako furgoneta batean ihes egiten ari zirela

Ertzaintzak 29 eta 34 urteko bi gizon atxilotu zituen igande goizaldean Amara Berrin, lapurtutako furgoneta batean ihes egiten ari zirela. Bi lagunak taberna batean sartu ziren ordu bata aldera eta deskuiduan kazadora bat lapurtu zuten, barruan furgoneta baten giltzak zeuden. Ertzaintza gertatutakoari buruzko informazioa biltzen ari zela, jakaren lapurrak jabearen furgonetan zihoazela ikusi zuen bezero batek. Ertzainek ibilgailua geldiarazi eta egileak atxilotzea lortu zuten. Ibilgailu motorduna erabiltzea, ebasketa eta kalte delitu bat egotzi zizkieten, furgonetak kolpe handi bat baitzuen.
Atxilotuak ertzain etxera eraman zituzten, beharrezko eginbideei hasiera emateko, eta, amaitutakoan, epailearen esku utziko dituzte.