Donostiarrak irabazi du denboraldiaurreko azken bandera

Sentsazio oso onekin bukatu du Donostiarrak denboraldiaurrea. Larunbatean Mutrikun jokaturiko banderak onenak izan ziren, Orio eta Zierbena lehiakide gogorren aurretik. Hirugarren luzean erabaki du estropada Torrekua traineruak. Iaz ere onenak izan ziren Mutrikuko uretan.
Helmugan 20:01.41eko denbora egin zuen Donostiarrak. Orio bigarrenak bederatzi segundo gehiago behar izan zituen, eta Zierbena hirugarrenak hamaika. Horiek horrela, sasoiko ekingo dio Igor Makazagaren taldeak datorren astetik aurrera jokatuko diren txapelketei. Lehenik, Gipuzkoakoa, eta emaitza ona lortu gero Euskal Herrikoa ere jokatuko lukete.