Finalerako sailkatu da Bera Bera, Malaga mendean hartuta

Ligako titulua gertuago du Bera Berak. Finalerdietako itzulerakoa jokatu dute donostiarrek asteburuan, eta, joanekoan gertatu zen moduan, garaipena eurena izan da. Malaga handia mendean hartu dute donostiarrek kanporaketaren hasieratik bukaerara, eta finalerako sailkatzea lortu dute.
Saskibaloian, zaila zuen Gipuzkoa Basketek, eta ezin izan du helburua bete. ACB ligara irabazteko final-laurdenetako lehenengo bi partidak joan den asteburuan galdu ostean, hirugarrena ere galdu zuen ostiralean Estudiantesen aurka eta, beraz, ez da laugarrena jokatu behar izan. Hurrengo denboraldira begira daude dagoeneko donostiarrak.
Futbolean, denboraldia itxi dute asteburuan Realeko mutilek, Real Madrilen etxean galduta. Imanol Alguacilek behin betiko esan dio agur taldeari, eta Sergio Franciscoren garaia hasiko da orain, 2025-2026ko denboraldira begira.
Azkenik belar hockeyan, galdu egin du Realak, denboraldia ixteko. 2025-2026ko denboraldi hobe baten bila doaz orain txuri-urdinak.
EMAITZAK
Eskubaloia
Emakumezkoen ligako titulurako finalerdiak (itzulerakoa)
- Malaga 20 — Bera Bera 24
Saskibaloia
Gizonezkoen bigarren maila, ACBra igotzeko kanporaketetako final-laurdenak
- Gipuzkoa Basket 79 — Estudiantes 90
Futbola
Gizonezkoen liga, 38. jardunaldia
- Real Madril 2 — Reala 0
Belar hockeya
Emakumezkoen lehen maila, 22. jardunaldia
- Reala 0 — Sanse Complutense 1