Sara Alonso txapeldun Zegama-Aizkorri lasterketan

Sara Alonso donostiarra garaile izan zen atzo Zegama-Aizkorri lasterketan, emakumezkoen sailkapenean. Lehen aldiz irabazi zuen lasterketa, eta lau ordu, 27 minutu eta 25 segundoko marka egin zuen.
Hasieratik helmugaraino, lasterketaren buruan joan zen Alonso, eta atzean utzi zuen bigarren postuan iritsi zen Judith Wyder suitzarra. Azken metroetan, esprinta ere egin zuen donostiarrak, helmugaraino iritsi arte. Hirugarren postuan, Malen Osa oñatiarra sailkatu zen.
Gizonezkoetan, Elhousine Elazzaoui izan zen aurrena, hiru ordu, 43 minutu eta 28 segundoko denborarekin. Bigarren eta hirugarren postuetan, hurrenez hurren, Andreu Blanes eta Daniel Pattis iritsi ziren helmugara.