Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu Martutenen liskar batean bi pertsona zauritzeagatik

Martuteneko eraikin okupatu batean izandako istilu baten ondorioz, Ertzaintzak 50 bat lagun etxetik atera eta bi gizonezko atxilotu zituen igandean. 21 eta 35 urteko bi atxilotuei arma edo tresna arriskutsuekin beste biri lesioak eragitea egotzi zieten.
Gertakaria igandeko 21:30ak aldera gertatu zen. Ertzaintzak hainbat larrialdi dei jaso zituen, Martuteneko eraikin abandonatu batean arma zuriekin borroka egin zutela jakinarazteko. Hainbat patruila bertaratu eta eraikin barrura sartu ziren, biktimen laguntza oihuak entzuten ziren lekura. Bigarren solairura iristean bi gizon topatu zituzten lurrean zaurituta, gorputzean ebakiak zituztela. Polizia zerbitzuek ingurua segurtatu eta zaurituak atera zituzten osasun zerbitzuek arta zitzaten. Horietako bat ospitalera eraman zuten.
Jarraian, eraikin osoa miatu zuten eta goiko solairu bateko gela batean hamar pertsona inguru aurkitu zituzten; baita aizto bat eta iltzedun egurrezko makila bat atzeman ere, ustez, erasoetan erabilitako armak. Halaber, 50 bat pertsona kaleratu zituen, egoera kontrolatu eta gertatutakoa argitzen saiatzeko. Egindako ikerketen ondoren, patruilek ustezko bi egileak atxilotu zituzten,