Gladys del Estal omenduko dute igandean, haren hilketaren 46. urteurrenean

Gladys Gogoan elkarteak eta Eguzkik Gladys del Estal ekologistaren omenezko ekitaldia antolatu dute igande honetan. Gladys del Estal duela 46 urte hil zuen Guardia Zibilak Tuteran, nuklearren aurkako mobilizazio batean. 1979ko ekainaren 3an gertatu zen, energia nuklearraren eta Bardeako Tiro Poligonoaren kontrako mobilizazio baten jazarpen polizialaren baitan.
11:30ean Bulebarretik abiatuko dira bizikletekin, eta 12:00etan parkeko atean elkartuko dira, erromerian Gladys gogoratzen duen monolitoraino igotzeko. Bertan egingo dute ekitaldi nagusia, eta aurreskua, lore eskaintza eta musika izango dira bertan.
Aurtengo ekitaldiak bereziki azpimarratuko du gerraren eta militarismoaren aurkako jarrera, Gerrarik ez! lelopean. Testuinguru horretan, Iñaki Otamendik, Centre Delas d’Estudis per la Pau erakundeko Euskal Ordezkaritzako Bake-Ekintza Antimilitaristako kideak, hartuko du parte.