Villa Salia zentroa Grupo 5 enpresak kudeatuko du

Donostiako Udalak Egiako Villa Salia zentroaren kudeaketaren kontratua adjudikatu dio Grupo 5 enpresari. Gogoratu behar da, Villa Salia egoitzak bazterkeria egoeran dauden pertsonentzako eguneko arreta zerbitzuak eskainiko duela, besteak beste. Kontratuak bi urteko iraupena izango du, urtebetez luzatzeko aukerarekin, eta aurrekontua 941.002 eurokoa da.
Aipaturiko zerbitzuak hiru ildo edo lanketa esparru ditu: eguneko zentroa, kaleko hezkuntza eta espazio komunitarioko lana.
Bestalde, udalak jakinarazi du Ondarreta pasealekuko 20. zenbakian dagoen Uraren Etxea erabiltzeari utziko diola. Eraikin horretako bigarren solairuan gizarte bazterkerian dauden pertsonentzako Eguneko Arreta Zerbitzua eskaintzen aritu dira. Añarbeko Urak enpresarena da egoitza, eta udalak alokairuan erabili du.