Herrerako lehenengo garagardo festa antolatu dute
                    Artxiboko argazkia.                Plan berezi bat antolatu dute aste honetan Herreran: Herrerako I. Garagardo Festa. Euskal Giroa elkartean egingo dute, ostegunean (hilak 29) eta ostiralean (hilak 30), 19:00etatik aurrera bi egunetan.
Antolatzaileek azaldu dutenez, ez da faltatuko edatekorik eta jatekorik. Izan ere, garagardoez gain, txerri ukondoak, saltxitxak eta patata purea eskainiko dituzte, besteak beste.
								
								
							
					
		        	


