Ireki dute Anoetako Txuleta Festa

Gaur, hilak 28, Txuleta Festa hasi da Donostiako Anoeta estadioan, eta igandera bitarte (hilak 1), askotariko txuletak dastatzeko aukera egongo da bertan. Guztira, 25.000 txuleta inguru saltzea aurreikusten du Okelan erakunde antolatzaileak. Sarrera doakoa izango da egunero, 11:00etatik 23:00etara, topoaren geltokiaren ondoko aparkalekuko sarbidetik.
Jatekoa eta edatekoa ez ezik, zuzeneko musika eta kirol erakustaldiak ere egongo dira; beheko argazkian daukazue egitaraua osorik. Bestalde, Herr Parrillalarien Lehiaketa eta Maisu Parrillalariaren Espainiako Lehiaketa egingo dituzte, “penintsulako erretzaile onenekin”. Hemen daukazue Txuleta Festari buruzko informazio osagarria.