Max Weinbergek «kontzertu esklusiboa» eskainiko du Donostian ekainean

Bruce Springsteenek ekainaren 21ean eta 24an Donostiako Anoeta estadioan joko duela aprobetxatuta, bere bateria jotzaile Max Weinbergek “kontzertu esklusibo bat” emango du hirian ekainaren 22an (19:00), Viktoria Eugenia antzokian, Donostia Kulturak nabarmendu duenez. Sarrerak bihar (hilak 29) jarriko dituzte salgai, antzokiko leihatilan eta hemen.
Zehazki, Max Weinberg’s Jukebox proiektuarekin joko du Viktoria Eugenian: “Weinbergek eta bere banda ikusgarriak publikoa berotuko dute 60ko, 70eko eta 80ko hamarkadetako musikarik onenarekin. Gainera, publikoak denbora errealean aukeratuko ditu kontzertuan entzungo diren abestiak; horretarako, 300 abesti baino gehiago izango dira aukeran bideo pantaila batzuetan. The Beatles, The Rolling Stones, The Who, Cream, Tom Petty, The Hollies, The Monkees, Cheap Trick edo Bruce Springsteenen arrakastarik handienak”, azaldu du Donostia Kulturak.