Txondorrako ikasturtea hainbat jarduerekin agurtuko dute

Egiako Txondorra kultur gunea ikasturte bukaerara iristen ari da. Hori dela eta, doako festa bat antolatu dute ostiralerako, maiatzaren 30erako. Arratsaldean hainbat jarduera antolatu dituzte, Txondorran bertan, Karmengo Ama kaleko 60. zenbakian.
17:00etan ukelele ikastaroko ikasleen emanaldia izango da, 17:30ean graffiti tailerra, eta 18:00etan Magnilia DJak musika jarriko du. Horrekin batera, Ttan Ttakun irratiaren ate irekien eguna izango da, haien instalazioak ezagutzeko.