43. Igeldoko Igoera Herrikoia ekainaren 21ean egingo dute
Igeldotarrez gain, antiguotar ugari aritu ziren maldan gora arineketan. Unai Carrera / Maddi Pontesta Igeldoko San Pedro jaien bueltan antolatu ohi dute Igeldoko Igoera Herrikoia, eta, aurten, ekainaren 21ean antolatu dute. 43.ez antolatu dute kros herrikoia, hain zuzen ere, jaiak ofizialki hasi aurreko asteburuan.
18:00etan izango da krosa, Ondarreta hondartzatik hasita. Parte hartzaileek Mendizorrotzeraino igo beharko dute korrika, 6,5 kilometroko ibilbidea osatuz; hemen eman dezakezue izena. Ekainaren 21a iritsi bitartean, joan den urteko kroseko argazkiak ikusiz berotu ditzakezue motorrak, hemen.

