Herri libre baten aldeko argazkia egingo dute larunbatean Donostian

Herri libre bat lelopean, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidearen aldeko mobilizazio nazionala antolatu du Gure Esku plataformak ekainaren 7rako Bilbon. Horren aurretik, ordea, motorrak berotzeko, Donostiako Gure Eskuk mobilizazioarekin bat egin duten hiriko eragile zein norbanako oro deitu dute larunbat honetan (hilak 31) Easo plazan 12:30ean elkartzera, Bilboko manifestaziora deitzeko herri argazkia egiteko.
Bilboko manifestazioa 17:30ean abiatuko da La Casillatik, eta Donostiatik autobusak antolatu dituzte hara joateko, ekainaren 7an bertan. Hain zuzen ere, bat Ondarretako anbulatoriotik abiatuko da eta bestea Viktoria Eugenia antzokitik; biak, 15:30ean. Beheko karteletan daukazue informazio osagarria.