Zer plan astebururako Donostian?

Asteburura begirako plan bila al zabiltza? Gure agendan Donostiako kultur eta aisialdi ekitaldi aukeraketa zabala aurkituko duzu, baina, jarraian, egun bakoitzeko proposamen bat egingo dizugu.
Ostiralean (hilak 30), Tabakalerako zinemara joatea da gure proposamena, Pizti bat, agian (Ainhoa Gutierrez del Pozo eta Olatz Gonzalez Abrisketa, 2023) filma ikustera, 19:00etan. Euskal emakume zinemagileak zikloko proiekzioa da, eta sarrerak Tabakaleraren webgunean edo han bertan erosi daitezke, 4 euroan.
Larunbatean (hilak 31), Mogamboko Velvet Hourz festara gerturatzea proposatzen dizuegu: Lourdes, Juantatorri, Julene Queen eta Salvia Klarea DJ-ak arituko dira, eta sarrerak han bertan daude salgai, 10 eurona.
Igandean (ekainak 1), Bulebarrera gerturatu eta Gipuzkoako Artisten Elkarteak antolatutako arte azokatik buelta bat ematea proposatzen dizuegu. Hilero antolatzen dute, hilabeteko lehenengo igandean, eta askotariko artelanak jartzen dituzte ikusgai eta salgai.
Bonus track: hurrengo astean, ostegunean (ekainak 5), Larratxoko jaiak hasiko dira, txupinazoarekin eta holi festarekin, urteroko legez. Ondoren, jardueraz beteriko asteburua prestatu dute; hemen daukazue egitarau osoa.