Etxera Eguna antolatu dute Egian larunbaterako

Egiako Sare plataformak Etxera Eguna antolatu du larunbaterako (hilak 31) auzoan, “behin betiko konponbidea aldarrikatu eta oraindik etxerako bidea egiteko duten presoek bidea egin dezaten aldarrikatzeko”.
Horrela, 12:30ean, agerraldia eta auzo argazkia egingo dute Plaza Haundin. Bestalde, arratsaldean, 17:00ak aldera, Adrian Perez eta Unai Pelayo Pelax musikari egiatarrek joko dute, plazan bertan.
Gogoratu behar da Egiako bi euskal presok espetxean jarraitzen dutela eta hogei urtetik gora daramatzatela preso: Ainhoa Mujikak eta Jon Olarrak. Horrez gain, Joxe Mari Dorronsoro egiatarra baldintzapean aske dago, eta Idoia Espias auzotarra deklaratzera deitu berri du Espainiako Audientzia Nazionalak, euskal iheslarien kolektiboko bozeramaileen artean.