Santiago Roa hirugarrena izan da Gipuzkoako erlojuaren kontrako txapelketan

Bergarako San Antonio sariak hartu zituen pasa den igandean erlojuaren kontrako kadete mailako Euskadiko eta Gipuzkoako txapelketak. 140 txirrindulari inguruk parte hartu zuten, mutilen eta nesken kategoriak aintzat hartuta.
Gipuzkoako txapelketan Donostialdea Bizikletaneko Santiago Roa podiumera igo zen, hirugarren tokian. Aldiz, txapelketa Aimar Ugarteburuk (Zatika) irabazi zuen, eta Xabat Martin (Andoain) izan zen bigarren.
Euskadiko txapelketa, berriz, Ieltxu Santanak (Invitec Iturribero) irabazi zuen. Bestalde, Naxara Odriozola (ZUK Limousin) izan zen Euskadiko eta Gipuzkoako onena.