Claire Lavogez frantziarrak Realaren berregituraketan parte hartuko du

Realak eta Claire Lavogezek akordioa lortu dute frantziarrak kontratua beste urtebetez berritzeko. Horrela, erdilariak talde txuri-urdinaren berregituraketan parte hartuko du. Bulegoetan buru-belarri dabiltza lehiakortasuna berreskuratzeko, eta hori bera berretsi zuen atzo Arturo Ruiz entrenatzaile berriak.
Pasa den sasoian fitxatu zuen Reala Lavogez, eta emandako errendimendua esanguratsua izan da. Kalitate handiko erdilaria da, eta duen esperientzia berdegunean erakutsi du. Pasa den sasoiko une garrantzitsuenetakoa izan zen Lavogezek Athletici Anoetan sarturiko gol erabakigarria. Horri esker irabazi zuten txuri-urdinek euskal derbia.
“Bere ikuspegiak, talentuak eta konpromisoak funtsezko jokalari bihurtu dute”, nabarmendu du klubak. Aldiz, frantziarraren helburua da Realean hazten jarraitzea eta bere ekarpena egitea.