Donostia Ospitaleko 2.412 langileren sinadurak bildu dituzte

Doako Parkinga Denontzat plataformak agerraldia egin du gaur eguerdian, Donostia Ospitaleko aparkalekuaren aurrean. Osakidetzari aparkaleku alternatiba “erreal eta doako” bat martxan jartzeko 2.412 langileren sinadurak bildu dituzte. Aparkaleku hori langileentzat eta erabiltzaileentzat izatea nahi dute.
Horrekin batera, protoiterapia zentroaren eraikuntzak eragindako egoera eta ospitaleko aparkaleku falta salatu dituzte, eta baita harturiko neurrien “eraginkortasun eza” ere.
Bestalde, plataformako kideek jakinarazi dute beste sinadura bilketa bat abiatuko dutela: “Langileoi ez ezik, erabiltzaile guztiei ere dei egin nahi diegu auzoetan eta herrietan antolatu eta sinadura bilketak abian jartzeko”.