Euskadiko Traineru Txapelketan Donostiako hiru traineru ariko dira
Igandean, hilaren 8an, Bermeoko uretan neurtuko dituzte indarrak Euskal Herriko ontzi onenek.

Txapelketen sasoiari jarraipena emateko, Euskadiko Traineru Txapelketa jokatuko da igandean, hilaren 8an, Bermeon. Hiru kategoriatan ariko dira traineruak, eta hiru izango dira ordezkari donostiarrak. Emakumezkoetan ariko da Donostia Arraun Lagunak iazko txapelduna, gizonezkoetan Donostiarra eta beteranoetan Fortuna. 11:00etan hasiko dira estropadak.
Donostia Arraun Lagunak-ekin batera, Tolosaldea, Zarautz eta Hibaika gipuzkoarrek parte hartuko dute. Donostiarrarekin batera, berriz, Orion, San Juan eta Hondarribia traineruek.