CAF Powerren lan baldintzak hobetzeko borrokaldiak aurrera jarraitzen du

Berriz ere lau orduko lan etenaldia egin, eta kaleak hartu dituzte CAF Power & Automation enpresako langileek, lan baldintza duinak aldarrikatzeko.
Iñigo Alberdi enpresa komiteko ordezkari independenteak azaldu duenez, “enpresa ez da mugitu” azken mobilizazioen ostean, eta horregatik, argi ikusten dute ez dagoela “lan baldintzak hobetzeko borondaterik. Protestekin jarraituko dutela aurreratu dio hedabide honi.
Haien aldarrikapenen nagusia azaldu du: “Beasaingo lankideekin dugun arrakala murriztea, edo berdintzea, nahi dugu. Lan berdina egiten dugu arren , baldintza oso oso ezberdinak dira”.
Soldatan, %30-40 arteko aldea dago Donostiako eta Beasaingo ingeniarien arten, eta urtean 100 orduko aldea. Donostiako enpresan, Donostian 285 lagun dira eta Madrilen eta Iruran dauden bulegoetan dauden lankideak gehituta, 345 dira orotara. Alberdik esandakoaren arabera %80-90 arteko jarraipena izan dute mobilizazioek.
Edonola ere, enpresak haiekin inolako konpromisorik hartu ez duenez, borrokaldiarekin jarraituko dutela iragarri dute. Lau orduko hainbat paro deitu dituzte, eta asteazkenean egun osokoa izango da. Enpresa “mugitzen ez bada”, protestak “gogorragoak” izango direla adierazi dute.