Iñigo Mijangos Itsas Salbamendu Humanitarioko kideak hitzaldia eskainiko du Euskal Itsas Museoan

Iñigo Mijangos Itsas Salbamendu Humanitarioko kide eta Aita Mari salbamendu ontziko partaideak itsasoko krisi humanitarioaz hitz egingo du Euskal Itsas Museoan, azalduz nola hau gaur egungo geopolitikaren ondorio zuzena den. Hitzaldia ekainaren 11n izango da, 19:00etan.
Euskal Itsas Museoak Mare Clausum. Norena da itsasoa? erakusketarekin bat proposatutako hitzaldiei amaiera emango die saio honekin. Izan ere, otsailetik ekainera bitartean, hilean behin, diziplina anitzeko adituek geopolitika, natur zientzien edo giza eskubideen ikuspegitik, Norena da itsasoa? galderari erantzuna eman diote.
Jarduera honek hiru euroko kostua izango du, eta aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa izango da, museoaren webgunean edo Komunikazioa@itsasmuseoa.eus helbidean.