Unax Otegi izan da onena Arantzazuko Igoeran

Denboraldiko lehen garaipena eskuratu du Donostialdea Bizikletan taldeak. Unax Otegi hernaniarra izan zen onena gazte mailako Arantzazuko Igoeran. Pasa den larunbatean Oñatin jokatu zen lasterketa. Otegik bi segundoko tartea atera zien Aratz Unanue (Viveros San Anton) eta Eritz Atxega (Ampo) ziklistei.
Sasoi puntu onean dago Otegi, eta azkenik iritsi da gertu izan duen garaipena. Oñatiko proba taldeko beste hiru txirrindularik bukatu zuten: Unai Iturrate (12.), Janin Aguerre (40.) eta Beñat Igarategi (57.).