Lisanne Kruijswijk herbeheretarra fitxatu du Bera Berak

Bera Bera eskubaloi taldeak Lisanne Kruijswijk herbeheretarra fitxatu du 2025-2026ko denboraldirako. Horrela, taldea osatu eta egonkortu dutela jakinarazi du klubak. Guztira, lau dira fitxatu dituzten jokalariak, eta beste hiruak dira Nicole Wiggins, Ester Somaza eta Elena Amores.
Kruijswijkek 24 urte ditu eta erdiko atzelaria da. Suediako Skara taldeko jokalari garrantzitsuetako bat izan da, eta duela gutxi ligako titulua eskuratu dute Sävehof mendean hartuta. Kruijswijk titulurako finaleko bigarren partidan izan zen erabakigarria, eta neurketako jokalari onenaren saria jaso zuen. Zazpi gol egin zituen norgehiagoka hartan. Aldiz, 92 gol sartu ditu ligako 31 partidetan. Skara taldean ibili aurretik, HV Quintusekin eta Cabooter Handball Venlorekin aritu zen.