San Bartolomeko muinoa parke bihurtzeko ekitaldia egingo dute larunbatean

San Bartolomeko Plataforma Herritarrak dei egin die donostiarrei datorren ekainaren 14an, larunbata, 12:00etatik aurrera, San Bartolomeko goiko terrazan egingo den ekitaldi “zibiko, ekologiko eta musikalera” hurbiltzeko.
San Bartolomeko magala “berreskuratu” eta “gune berde” bihurtzeko eskariarekin jarraitzen dute bizilagunek: “Udalari eskatzen diogu behar diren erabakiak har ditzala, 4.000 metro koadroko parke publiko, irisgarri eta zuhaitz ugarikoa gauzatzeko”. Parte hartze prozesu bat irudikatzen du plataformak, eta 2026an parke bihurtzea “errealitate” izatea nahi dute.
12:00etatik aurrera, “Sortu zure zuhaitza” izeneko tailer artistikoa izango da, Paoletta Bamelli artista plastikoaren eskutik. Bitartean, ere, Elena eta Beatriz Setién, Ane Leux eta Martha musikariak arituko dira.