Claudia Florentino atzelaria fitxatu du Realak

Atzeko lerroa sendotzea erabaki du Realak. Horretarako, Claudia Florentino erdiko atzelaria fitxatu dute. Valentzian aritu da azken sasoian, 27 urte ditu eta 2027ra arteko kontratua sinatu du talde txuri-urdinarekin.
Valentziako akademian hezia, Fundacion Albaceten ibili ondoren eta hiru urtez Real Madrilen jokatu ostean, Florentino 2023an itzuli zen Valentziara. Han, azkar bihurtu zen lehen taldeko erreferentea eta kapitaina. Azken denboraldian 28 partida jokatu ditu, sendotasuna eta lidergoa erakutsiz.
“Esperientzia eta izaera duen atzelarien aldeko apustua egin dugu. Florentinok zehaztasun taktikoa, konpromiso fisikoa eta moldagarritasuna zein sendotasuna uztartzen ditu”, adierazi du klubak.