Arola Aparicio da Realaren bigarren fitxaketa
Aurrelari kataluniarrak txuri-urdinen erasoko jokoa indartzea du helburu.

Realak 2025-2026ko denboraldiko bigarren fitxaketa aurkeztu du: Arola Aparicio aurrelari kataluniarra. 2027. urtera arte sinatu du kontratua talde txuri-urdinarekin. Espanyolekin sasoi bikaina osatzetik dator Donostiara.
Apariciok 27 urte ditu eta Sant Antoni de Vilamajor (Katalunia) jaio zen. Pasa den denboraldian lau gol egin zituen 28 partidatan Espanyolekin. “Realak profil balioaniztun eta elitean ibilbidea duena fitxatu du. Arolak erasoko ekarpena egingo du bere golei eta asistentziei esker, eta Lehen Federazioko taldeetan duen esperientziari esker talde txuri urdina indartuko du datorren denboraldian”, adierazi du Realak.
Erasoko jokoa indartzeko fitxatu dutela gaineratu du klubak: “Jokalari nekaezina, hegaleko presentziarekin eta izaera lehiakorrarekin. Txuri urdinen jokatzeko modura egokitzea funtsezkoa izango du erasoari sakontasuna gehitzeko. Bere etorrerarekin, Realak erasoko aukerak handiagotuko ditu”.