Hannah Jump ingelesak osatu du Ibaeta Basket

Ibaeta Basketek 2025-2026ko denboraldiko taldea osatu du. Hannah Jump jokalaria da azken fitxaketa. 24 urte ditu, 1,83 metroko altuera eta nazionalitate bikoitza: estatubatuarra eta ingelesa. Jaurtitzaile ona da eta espezialista hiruko jaurtiketetan.
AEBetan egin zituen lehen urratsak, Stanfordeko unibertsitatean. Haiekin jokaturiko azken bi denboraldietan, partidako batez beste 11 puntu eta 2 errebote egin zituen. Taldeko saskiratzaile nagusienetakoa izan zen. Pasa den sasoian, berriz, Turkiako Botassport Adana taldearekin jokatu zuen.
Guztira, zazpi dira Donostiako saskibaloi taldeak fitxatu dituen jokalariak: Hannah Jump, Irene Murua, Yvonne Ejim, Itziar Ariztimuño, Khadija Faye, Veronika Remenarova eta Paige Robinson. Jarraituko duten beste bi jokalariak, berriz, Maria Erauntzetamurgil eta Lara Gonzalez dira.