Imanol Alguacilek Saudi Arabiara joatea erabaki du

Urrutira joan da Imanol Alguacil futbol entrenatzailea. Abentura berri bati emango dio hasiera Saudi Arabian, giza eskubideak ez errespetatzeagatik ezaguna den herrialdean. Al Shabab taldearekin bi urterako kontratua sinatu du, eta kirol kazeta batzuek aurreratu dutenez, urteko hamar milioi euro jasoko ditu.
Oriokoak Reala uztean argi adierazi zuen entrenatzaile lanetan jarraituko zuela, baina gutxik espero zuten hartu duen erabakia. Sevilla eta Oporto gidatzeko aukerak izan arren, Ekialde Hurbilera joan da.
Beste txuri-urdin ohi batek ere Saudi Arabian buka dezakeela diote kirol hedabide batzuek. Dirudienez, Alguacilek Asier Illarramendi mutrikuarra fitxatu nahi du Al Shabab talderako. Une honetan, Illarramendi bere kabuz entrenatzen ari da AEBetako Dallas taldearekin zuen kontratua bukatu ondoren.