Tanor Ngom da Gipuzkoa Basketen lehendabiziko fitxaketa

Sergio Garcia entrenatzaile berria aurkeztu ondoren, Gipuzkoa Basket 2025-2026ko denboraldiari aurre egiteko taldea eraikitzen ari da. Gaur, lehen fitxaketa iragarri dute: Tanor Ngom pibot senegaldarra.
27 urte ditu eta 2,18 metroko altuera du. Dakar utzi eta Malagara joan zen 15 urterekin Unicajaren gazte mailako programa batean parte hartzera. Dena dela, saskibaloi jokalari gisa AEBetako Florida State Seminoles taldean hezi zen. 2022-2023ko denboraldian Europara itzuli zen, eta Portugalgo Povoa taldean aritu zen. Partidako batez beste 11 puntu eta 6 errebote lortu zituen. Azken bi sasoitan, berriz, Castellon aritu da, Espainiako zilarrezko mailan.