Paula Fernandez erdilaria fitxatu du Realak

Joan-etorriak orekatzen ari da Realak. 2025-2026ko denboraldirako taldea indartzen ari dira txuri-urdinak, eta laugarren fitxaketa iragarri dute: Paula Fernandez erdilari kataluniarra. Levante taldetik dator, eta 2027ra arte sinatu du kontratua Realarekin.
Fernandezek 25 urte ditu eta Bartzelonaren harrobikoa da. Dena dela, Malagan, Rayo Vallecanon eta aipaturiko Levanten jokatu du. Pasa den sasoian 29 partida jokatu zituen, eta taldearen erdiko lerroan erabakigarria izan zen. “Inteligentzia taktikoa du, baloia mugitzeko irizpide egokia, eta zelai erdian rol desberdinetara egokitu daiteke”, adierazi du klubak.
Orain arte iragarritako beste hiru fitxaketak dira Maria Molina, Arola Aparicio eta Claudia Florentino.