Bera Beraren 30. aldia izango da Europan

2025-2026ko Europako Ligan izena eman du Bera Berak, emakumezkoen ohorezko mailako txapeldunak. Horretarako, 15.000 euroko bermea jarri dute Europako kluben arteko bigarren txapelketa nagusian parte hartzeko. Iazko esperientzia errepikatzea eta hobetzea dute helburu.
Bera Beraren Europako 30. partaidetza izango da. 1993ko irailean egin zuten debuta, eta, ordurik, 134 partida jokatu dituzte Europan. Datorren sasoian kopuru hori ahalik eta gehien handitzea da xedea. “Iazko udan, multzoen fasera sailkatzea zen helburua zen gure ametsa, eta final-laurdenetara ere sailkatu ginen. Beraz, hurrengo pausoa hori berdintzea eta hobetzea da”, adierazi du Imanol Alvarez entrenatzaileak.
Europako Federazioak uztailaren 15ean zozkatuko ditu sailkapen faseak. QR1 izeneko lehen kanporaketa, azken urteotan egin ez dena, abuztuaren 30ean eta irailaren 6an jokatuko litzateke. QR2 bigarren kanporaketa irailaren 27an eta urriaren 4an. Eta QR3 hirugarren kanporaketa azaroaren 8an eta 15ean, multzoen faserako sailkapena emango duena. Ligaxka urtarrilaren 10ean hasi eta otsailaren 21ean amaituko da.
Behin multzoen fasea sailkatuta eta final-laurdenak jokatuta, Bera Beraren helburua ligaxkan aritzea da hurrengo urtean ere. Antza, azaroko kanporaketan lehiatzen hasiko dira donostiarrak, halere, zozketan talde indartsuak izango dira. Txapeldunen liga jokatzeko gonbidapenak onartu arte eta Europako Ligak zerrenda buruak osatu arte jakingo ez dena. Gonbidapena eskatu duten taldeak dira, besteak beste, Podravka, Ikast, Borussia Dortmund, DVSC Schaeffler, Tertnes Bergen, Sola HC, Gloria Bistrita eta Baia Mare.
Bestalde, Europako Ligan ariko diren taldeak hauek dira: Frantziako Dijon, Chambray eta Besançon, Alemaniako Blomberg-Lippe eta Bensheim Auerbach; Danimarkako Copenhagen; Hungariako Mosonmagyarovar eta Esztergomi; Norvegiako Larvik eta Molde; Poloniako Zaglebie, MKS Lublin eta Kobierzyce; Txekiako Banik Most; Eslovakiako Dunajska Streda; Errumaniako Rapid Bucuresti; eta Suediako Skara eta Savehof.