Eskertze ekitaldia egin diete ikasturte honetan parte hartu duten 112 Familia Lagunei

Ongi Etorri Eskolara egitasmoak 2024-25 ikasturtean Donostiako Familia Laguna programan parte hartu duten familiei eskerrak emateko ekitaldia egin zuen atzo. Donostiako Aquariumean izan zen ekitaldira, proiektuan parte hartu duten ikastetxeetako familiak gerturatuko ziren: Aitor ikastola, Intxaurrondo ikastola, Zuhaizti eskola, Amara Berri eskola, Arantzazuko Ama ikastola, Orixe ikastola, Maria Reina eskola eta Jakintza ikastola
Ospakizunean, familiek ikasturtean zehar egindako borondatezko lana eta programari esker eskolan sortu dituzten kulturarteko harremanak balioan jarri zituzten. Aurten programan parte hartu duten familiei omenaldia egin zieten, diplomak emanez, eta ekitaldia amaitutakoan, familiek Aquariuma bisitatzeko aukera izan zuten.
Bertan egon ziren, halaber, zortzi ikastetxeetako zuzendaritzak, Iñigo Garcia, Aniztasun, Inklusio eta Ingurumeneko zinegotzia, Donostiako Udaleko Euskara Saila, eta Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko zuzendaria, Ignacio Fariña. Donostiako Udaleko Kultura Aniztasuneko sailak finantzatzen du egitasmo hau.
Familia Laguna programak migratutako familiak tokiko familiekin harremanetan jartzen ditu, eskolara egokitzeko prozesuan akonpainamendua eskaintzeko eta Donostiako auzoetan kulturarteko harremanak sustatzeko. Programa honetan 112 familiek hartu dute parte Donostian ikasturte honetan.