Mads Bonde Sturup danimarkarrak Gipuzkoa Basketen jarraituko du
Mads Bonde Sturup jokalaria garaipen bat ospatzen.Gipuzkoa Basket Lehen fitxaketa jakinarazi ondoren, Gipuzkoa Basketek beste urtebeterako berritu du Mads Bonde Sturup danimarkarrarekin kontratua. Horrela, hirugarren urtez jarraian ariko da Donostiako saskibaloi taldean. Jokalari erabakigarria izan zen pasa den sasoian, defentsan egindako lan onarengatik eta erasoan aukerak sortzeko gaitasunarengatik.
Danimarkarraren kontratu berritzearekin eta Tanor Ngom senegaldarraren fitxaketarekin, Gipuzkoa Basketek datorren denboraldiko taldea osatzen jarraitzen du.


