Bigarren taldea bigarren mailara itzultzeko bidean
Txuri-urdinek Tarragonako Nastic hartuko dute etzi Zubietan, finaleko itzulerako neurketa erabakigarrian.

Urrun ikusi ohi dena inoiz baino gertuago du Realaren bigarren taldeak. Denboraldi osoan zehar igoerako postuetan ibili ondoren, bigarren mailara igotzeko azken pausoa baino ez da falta. Etzi, 20:00etan, Zubietan ariko dira aurrez aurre Reala eta Tarragonako Nastic. ETB1ek zuzenean eskainiko du norgehiagoka erabakigarria.
Txuri-urdinek errenta polita dute ametsa egia bihurtzeko, joanekoan eta arerioan etxean nabarmen irabazita (1-3). Errenta horri eustea, eta ezustekoak uxatzeko, itzulerako neurketa ere irabaztea da helburu bakarra. Hutsik egiten ez badute, bigarren mailan izango dira datorren denboraldian.
Xabi Alonsorekin igo zen Reala B bigarren mailara 2021eko maiatzean, Algeciras mendean hartuta. Denboraldi bakarra egin zuten bigarren mailan, eta Alonsoren agurrarekin batera jaitsi ziren Espainiako futbolaren hirugarren kategoriara.