Klik eta klik

Esan «cheese»! Klik! Esan «cake»! Klik! Esan «cheescake donostiarra»! Klik!
O, ilara luzea tabernan sartzeko! Klik! O, bokadilo prezioan pintxoa? Klik!
O, Airbnb bateko zaporerik gabeko logela garesti bat Parte Zaharrean! Klik! O, bizilagunik ez duen beste auzo bat! Klik!
O, kaian perrita al agua egiten duten gazteak! Klik! O, Polizia datorrela! Klik! Debekatu dutela bainatzea arrapalan? Klik!
O, manifestazio bat! Klik! O, bertako hizkuntzan ari direla? Klik! Eta zer diote? Klik!
O, zenbat klik Parte Zaharrean… Eta ze klak gutxi!