Gustuko tokian, aldaparik ez
43. Igeldoko Igoera Herrikoian hainbat ausartek egin dute Mendizorrotzera bitarteko ibilbide bihurria.

Ez dute Igeldoko San Pedro jaiak iragartzeko antolatzen, baina bai giroa berotzeko. Hain zuzen ere, parte hartzaileek hartzen dute beroaldia Igeldoko Igoera Herrikoia bukatzeko. Atzo egin zuten 43. igoera, eta hainbat ausartek parte hartu zuten.
Ondarreta hondartzatik abiatu eta Mendizorrotzeraino joan ziren lasterka, 6,5 kilometroko ibilbidea aldapatsua gainditzeko. Gizonezkoetan Aitor Etxeberria izan zen azkarrena, Xabier Lukin bigarren eta Jon Zubeldia hirugarren. Emakumezkoetan, berriz, Amagoia Iribar izan zen onena, Elena Silvestre bigarren eta Karen Irizar hirugarren. Azkenik, bikote mistoen artean Elena Beristain eta Asier Aranburu izan ziren irabazleak.



